XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) epaileari deitzeko hitza ere, eta horrela artotro, tipulatro, porrutro.

Honezkero jakin beharko zenukete zer zen nagusi baserrietan.

ar-mairu. Afrikako iparraldeko arraza, senarrak andrearekin in fraganti harrapatutakoan arropa artean ezkutatzeko joera handia duena.

Asterix. Zazpi egunen segida asmatu zuen galiarra.

Aute. Nor-nork den Espainiako kantari bakarra.

automomia. Antzinako Egiptoko hildakoen antolakuntza politikoa.

avertzale. Voyeur.

ayertzale. Atzo Euskal Herria sutsuki maite zuena.

azafata. Ez jakintasuna nagusi dugun garai honetan, ez da harritzekoa jendeak azafata erdal hitza dela uste izatea.

Harritzekoa ez, baina mingarria bai, euzkera garbi-garbija baitugu.

Konta dezadan jatorria.